WEBVTT 00:00:00.540 --> 00:00:06.080 align:center line:90% position:50% size:100% - Gure eskuk gaur egun euskalgintzak eta euskal kulturgintzak dituen 00:00:06.180 --> 00:00:09.240 align:center line:90% position:50% size:100% beharrak eta aldarrikapenak bildu ditu manifestu batean, 00:00:09.530 --> 00:00:13.170 align:center line:90% position:50% size:100% eta azpimarratu du ez dugula herri bat izango hizkuntza eta kultura 00:00:13.270 --> 00:00:15.270 align:center line:90% position:50% size:100% prekarizazio egoeran dauden bitartean. 00:00:16.070 --> 00:00:19.950 align:center line:90% position:50% size:100% Bada, euskalgintzako eta euskal kulturgintzako 144 pertsona eta 00:00:20.050 --> 00:00:22.400 align:center line:90% position:50% size:100% taldek bat egin eta manifestua sinatu dute. 00:00:23.080 --> 00:00:26.190 align:center line:90% position:50% size:100% Burujabetzaren bideari bultzada emateko eskatu dute, 00:00:26.450 --> 00:00:30.650 align:center line:90% position:50% size:100% eta atxikimendua adierazi diote Gure Eskuk Bilbon ekainaren 7an Herri 00:00:30.710 --> 00:00:34.160 align:center line:90% position:50% size:100% libre bat, Euskal Herriak erabaki lelopean deitutako manifestazioari. 00:00:34.760 --> 00:00:39.170 align:center line:90% position:50% size:100% - Herri gisa aurrera egiteko garaia dela diogu gaur ere. 00:00:40.330 --> 00:00:41.810 align:center line:90% position:50% size:100% Euskal Herriko gehiengo zabal 00:00:41.850 --> 00:00:46.610 align:center line:90% position:50% size:100% baten uste sendoa da, eta ez gurea bakarrik. 00:00:47.600 --> 00:00:51.720 align:center line:90% position:50% size:100% - Sinatzaileek adierazi dute ez dutela Euskal Herria euskararik eta euskal 00:00:51.780 --> 00:00:55.530 align:center line:90% position:50% size:100% kulturarik gabe irudikatzen, eta gaur-gaurkoz mehatxupean daudela, 00:00:55.570 --> 00:00:58.650 align:center line:90% position:50% size:100% euskaldunek ez baitituzte hizkuntza eskubideak bermaturik. 00:00:59.350 --> 00:01:02.750 align:center line:90% position:50% size:100% Ohartarazi dute euskararen normalizazioaren bideari oztopoak 00:01:02.830 --> 00:01:05.630 align:center line:90% position:50% size:100% jartzen ari direla, hizkuntza eskubideak bermatzeko neurriak 00:01:05.670 --> 00:01:08.610 align:center line:90% position:50% size:100% baliogabetuz, eta, horrela, euskararen erabilera, 00:01:08.690 --> 00:01:11.300 align:center line:90% position:50% size:100% garapena eta unibertsalizazioa trabatzen ari direla. 00:01:11.720 --> 00:01:15.640 align:center line:90% position:50% size:100% Horren aurrean, euskara eta euskal kultura biziberritzea premiazkotzat 00:01:15.660 --> 00:01:19.420 align:center line:90% position:50% size:100% jo dute, eta azpimarratu badela garaia euskara Euskal Herri osoan 00:01:19.460 --> 00:01:21.380 align:center line:90% position:50% size:100% aitortua izateko, hizkuntza ofizial 00:01:21.480 --> 00:01:23.900 align:center line:90% position:50% size:100% gisa eta dagozkion eskubide guztiekin. 00:01:24.780 --> 00:01:28.510 align:center line:90% position:50% size:100% Horretarako, euskararen erabilera indartu eta zabaldu eta hizkuntza- 00:01:28.520 --> 00:01:31.760 align:center line:90% position:50% size:100% eskubideak bermatzeko hizkuntza politika eraginkorrak egiteko 00:01:31.800 --> 00:01:33.860 align:center line:90% position:50% size:100% erabakimen osoa izan behar dela uste dute. 00:01:34.200 --> 00:01:37.220 align:center line:90% position:50% size:100% Sormena, sortzaileak eta euskal kulturaren aberastasuna eta 00:01:37.300 --> 00:01:39.040 align:center line:90% position:50% size:100% transmisioa sustatu eta 00:01:39.120 --> 00:01:41.520 align:center line:90% position:50% size:100% babesteko tresna eta politika berriak behar direla. 00:01:42.380 --> 00:01:45.770 align:center line:90% position:50% size:100% - Burujabetzaren bidean urrats sendoak egin 00:01:46.130 --> 00:01:48.840 align:center line:90% position:50% size:100% eta ziklo berri bat irekitzeko momentua da. 00:01:49.900 --> 00:01:52.890 align:center line:90% position:50% size:100% - Horregatik, Euskal Herriaren erabakitzeko ahalmenean eta 00:01:52.970 --> 00:01:56.010 align:center line:90% position:50% size:100% burujabetzaren bidean jauzi bat eman beharra nabarmendu dute. 00:01:56.350 --> 00:01:57.970 align:center line:90% position:50% size:100% Eta ildo horretatik, esan bezala, 00:01:58.030 --> 00:02:00.950 align:center line:90% position:50% size:100% bat egin dute Gure Eskuren ekainaren 7ko ekimenarekin.