WEBVTT
00:00:02.040 --> 00:00:04.260 align:center line:90% position:50% size:100%
- Jendetza batu da
Donostian, Udalak
00:00:04.300 --> 00:00:07.710 align:center line:90% position:50% size:100%
Egiako kaleko afari solidarioak
debekatu izanaren aurka.
00:00:08.070 --> 00:00:11.950 align:center line:90% position:50% size:100%
Kaleko Afari Solidarioak kolektiboak
kalteberatasun egoeran daudenei
00:00:11.990 --> 00:00:14.000 align:center line:90% position:50% size:100%
eskaintzen dizkien
afari solidarioei
00:00:14.240 --> 00:00:16.840 align:center line:90% position:50% size:100%
Donostiako Udalak ezarritako
betoa salatu dute.
00:00:17.480 --> 00:00:21.560 align:center line:90% position:50% size:100%
Egiatik udaletxera manifestazioa egin
dute 'Elkartasunari debekurik ez'
00:00:21.640 --> 00:00:24.980 align:center line:90% position:50% size:100%
lelopean, 2.000 pertsona
baino gehiagok.
00:00:25.000 --> 00:00:29.290 align:center line:90% position:50% size:100%
Egiako Blas Otero plazan abiatu dira,
'faxistak kanpora' oihukatuz.
00:00:29.530 --> 00:00:33.150 align:center line:90% position:50% size:100%
Aurrera eginez erdialdera, KASeko
boluntarioek afariak banatzen
00:00:33.190 --> 00:00:35.830 align:center line:90% position:50% size:100%
zituzten Iztueta kalean
txaloak jaso dituzte.
00:00:36.350 --> 00:00:39.330 align:center line:90% position:50% size:100%
Halaber, erakundeek egoera
irregularrean dauden pertsonei
00:00:39.370 --> 00:00:42.450 align:center line:90% position:50% size:100%
aplikatutako arauen aurkako
aldarrikapenak egin dituzte.
00:00:47.310 --> 00:00:51.790 align:center line:90% position:50% size:100%
Ximon Aranburu bozeramaileak adierazi
duenez, faxismoak eta arrazakeriak
00:00:51.850 --> 00:00:56.260 align:center line:90% position:50% size:100%
Donostialdean izan duten gorakadari
eta gizarteko sektore pobretuenen eta
00:00:56.350 --> 00:00:57.520 align:center line:90% position:50% size:100%
jende
arrazializatuen
00:00:57.600 --> 00:01:00.260 align:center line:90% position:50% size:100%
kriminalizazioari erantzuten
die manifestazioak.
00:01:00.580 --> 00:01:04.460 align:center line:90% position:50% size:100%
Donostiako Udal Gobernuak pasa den
astean Egiako afari solidarioa
00:01:04.480 --> 00:01:06.800 align:center line:90% position:50% size:100%
debekatzea erabaki
zuen, sare sozialetan
00:01:06.880 --> 00:01:09.220 align:center line:90% position:50% size:100%
zabaldutako elkarretaratze
bati erantzunez.
00:01:09.480 --> 00:01:13.910 align:center line:90% position:50% size:100%
'Segurtasun eske' antolatu zuten, eta
PPko hiru zinegotzi bertan ziren.
00:01:14.270 --> 00:01:16.550 align:center line:90% position:50% size:100%
Afari solidarioek eta
auzoan azken urteotan
00:01:16.590 --> 00:01:19.930 align:center line:90% position:50% size:100%
eginiko lapurretek lotura
dutela zioten.
00:01:19.950 --> 00:01:21.850 align:center line:90% position:50% size:100%
Astelehen honetan
iluntzean eskuinaren
00:01:21.890 --> 00:01:24.180 align:center line:90% position:50% size:100%
beste mobilizazio bat dago
deituta toki berean.
00:01:24.620 --> 00:01:28.680 align:center line:90% position:50% size:100%
Bada, onartezina iruditu zaio Kaleko
Afari Solidarioak kolektiboari.
00:01:29.020 --> 00:01:32.460 align:center line:90% position:50% size:100%
Izan ere, behar duenari janaria
banatzen dioten boluntarioen bidez
00:01:32.480 --> 00:01:35.340 align:center line:90% position:50% size:100%
egiten den elkartasun ekintza bat
besterik ez dela dio,
00:01:35.660 --> 00:01:37.460 align:center line:90% position:50% size:100%
kalean bizi edo
baliabiderik ez
00:01:37.480 --> 00:01:40.070 align:center line:90% position:50% size:100%
dituztenei egunean otordu
bat eskaintzen dietela.
00:01:40.490 --> 00:01:44.450 align:center line:90% position:50% size:100%
Debekuaren aurrean, iragan ostegunean
egindako bilkuran adierazi zuten
00:01:44.690 --> 00:01:48.360 align:center line:90% position:50% size:100%
otorduak banatzen jarraituko dutela,
horretarako beste leku bat bilatuta.
00:01:48.800 --> 00:01:51.900 align:center line:90% position:50% size:100%
Elkartasun handia jaso du Kaleko
Afari Solidarien taldeak,
00:01:52.180 --> 00:01:53.860 align:center line:90% position:50% size:100%
beste keinuetako bat
izanda Calat33
00:01:54.490 --> 00:01:56.970 align:center line:90% position:50% size:100%
artista peruarraren irudia
Kontxako hondarretan.