WEBVTT 00:00:00.240 --> 00:00:05.860 align:center line:90% position:50% size:100% - Klima larrialdi honetan denok ohartu gara lehortea eta 00:00:05.870 --> 00:00:08.650 align:center line:90% position:50% size:100% tenperatura altuak gero eta ohikoagoak direla. 00:00:09.320 --> 00:00:10.850 align:center line:90% position:50% size:100% Eguzki eta bero egun gehiago 00:00:10.860 --> 00:00:12.970 align:center line:90% position:50% size:100% ditugu, eta euri gutxiago egiten du. 00:00:13.080 --> 00:00:15.930 align:center line:90% position:50% size:100% Elur egunak ere gutxiago dira, eta, testuinguru horretan, 00:00:15.960 --> 00:00:17.990 align:center line:90% position:50% size:100% Copernicus Europako Klima Behaketa 00:00:18.000 --> 00:00:21.190 align:center line:90% position:50% size:100% Zerbitzuak iazko datuak hartu eta aztertu ditu. 00:00:22.330 --> 00:00:26.210 align:center line:90% position:50% size:100% Ondorioztatu dute Europak bere historiako bigarren urterik beroena 00:00:26.220 --> 00:00:30.830 align:center line:90% position:50% size:100% bizi izan zuela 2022an, eta inoizko uda beroena izan zela. 00:00:31.400 --> 00:00:38.360 align:center line:90% position:50% size:100% Zehazki, 2022ko Europako batez besteko tenperatura 1991-2020 00:00:38.370 --> 00:00:43.380 align:center line:90% position:50% size:100% aldiko batez bestekoa baino 0,9 gradu zentigradu altuagoa izan zen, 00:00:43.660 --> 00:00:48.010 align:center line:90% position:50% size:100% eta udako datuei erreparatuz gero, batez besteko tenperatura baino 1,4 00:00:48.020 --> 00:00:52.250 align:center line:90% position:50% size:100% gradu zentigradu altuagoa izan zen, tenperatura errekorra gaindituz. 00:00:53.060 --> 00:00:56.470 align:center line:90% position:50% size:100% Urtea, halaber, prezipitazioen bolumen baxuak markatu zuen, 00:00:56.510 --> 00:01:00.230 align:center line:90% position:50% size:100% eta tenperatura altuekin batera lehorte orokorra eragin zuten. 00:01:00.540 --> 00:01:03.450 align:center line:90% position:50% size:100% Inguru horretan, baso-suteek gora egin zuten. 00:01:03.910 --> 00:01:07.130 align:center line:90% position:50% size:100% Nafarroan, esaterako, 15.000 hektarea baino gehiago kiskali 00:01:07.140 --> 00:01:11.510 align:center line:90% position:50% size:100% ziren iragan ekainean, eta Europan udan suek eragindako karbono- 00:01:11.520 --> 00:01:14.630 align:center line:90% position:50% size:100% emisioak 15 urtean izandako handienak izan ziren, 00:01:14.840 --> 00:01:16.790 align:center line:90% position:50% size:100% eta herrialde batzuetan 20 urtean 00:01:16.800 --> 00:01:19.510 align:center line:90% position:50% size:100% izandako emisiorik handienak ere erregistratu ziren. 00:01:19.770 --> 00:01:23.800 align:center line:90% position:50% size:100% Iaz beste bi errekor ere gainditu ziren eguzki ordu kopuruaren eta 00:01:23.810 --> 00:01:25.490 align:center line:90% position:50% size:100% Alpeetako glaziarretan izotz 00:01:25.500 --> 00:01:29.540 align:center line:90% position:50% size:100% galerarena, 2022an maila gorenera iritsi zirenak. 00:01:30.190 --> 00:01:33.550 align:center line:90% position:50% size:100% Europako azterketa meteorologiko luzeak adierazten du, halaber, 00:01:33.580 --> 00:01:36.280 align:center line:90% position:50% size:100% Artikoak 6. urterik beroena izan zuela. 00:01:36.460 --> 00:01:38.700 align:center line:90% position:50% size:100% Groenlandiak ere izotz- geruzaren urtze- 00:01:38.710 --> 00:01:41.680 align:center line:90% position:50% size:100% errekorra jasan zuen irailean, ezohiko bero-boladetan. 00:01:42.540 --> 00:01:46.390 align:center line:90% position:50% size:100% Copernicusen txostenaren arabera, Europa ez dago egoera globaletik 00:01:46.400 --> 00:01:48.630 align:center line:90% position:50% size:100% kanpo, azken 8 urteak izan baitira 00:01:48.640 --> 00:01:51.030 align:center line:90% position:50% size:100% mundu mailan erregistratu diren beroenak. 00:01:51.610 --> 00:01:54.840 align:center line:90% position:50% size:100% Eta egoera honen aurrean, Mauro Facchini Europako Batzordeko 00:01:54.850 --> 00:01:58.090 align:center line:90% position:50% size:100% Defentsaren eta Espazioaren Industriako Zuzendaritza Nagusiko 00:01:58.100 --> 00:02:01.340 align:center line:90% position:50% size:100% Lurra Behatzeko buruak denbora agortzen ari dela esan du, 00:02:01.510 --> 00:02:04.340 align:center line:90% position:50% size:100% eta 2050erako klima- neutraltasuna 00:02:04.350 --> 00:02:06.910 align:center line:90% position:50% size:100% lortzeko neurriak betetzean jarri du azpimarra.