WEBVTT 00:00:01.690 --> 00:00:03.400 align:center line:90% position:50% size:100% - Pentsio erreforma ontzat eman dute 00:00:03.430 --> 00:00:06.670 align:center line:90% position:50% size:100% UGT eta CCOO sindikatuetako zuzendaritzek. 00:00:06.870 --> 00:00:09.950 align:center line:90% position:50% size:100% Hala, Madrilgo Gobernuak proposatutako pentsio erreforma 00:00:09.980 --> 00:00:11.920 align:center line:90% position:50% size:100% aurrera aterako da sindikatuen 00:00:11.930 --> 00:00:14.570 align:center line:90% position:50% size:100% babesarekin, baina patronalen oniritzirik gabe. 00:00:52.800 --> 00:00:54.970 align:center line:90% position:50% size:100% Bien bitartean, Antonio Garamendi CEOEko 00:00:54.980 --> 00:00:58.290 align:center line:90% position:50% size:100% patronaleko presidenteak uste du eztabaida lapurtu dietela. 00:01:10.100 --> 00:01:14.090 align:center line:90% position:50% size:100% Pentsio sistema jasangarria egiteko neurriak ezarri behar zirela eta 00:01:14.120 --> 00:01:16.410 align:center line:90% position:50% size:100% hori egin duela dio Sancheen Gobernuak. 00:01:16.470 --> 00:01:18.910 align:center line:90% position:50% size:100% Sindikatuek esana zuten testu adostuko zutela, 00:01:18.920 --> 00:01:21.690 align:center line:90% position:50% size:100% babes politiko nahikoa jasoko zuela argi bazuten. 00:01:21.990 --> 00:01:25.040 align:center line:90% position:50% size:100% Itxura guztien arabera, PPk testua atzera botako du, eta Unidas 00:01:25.050 --> 00:01:27.160 align:center line:90% position:50% size:100% Podemosek, berriz, proposamena babestuko du. 00:01:27.820 --> 00:01:32.140 align:center line:90% position:50% size:100% ERCk eta EH Bilduk erreformaren puntu batzuk kritikatu dituzte. 00:01:32.410 --> 00:01:34.320 align:center line:90% position:50% size:100% Bestalde, EAJk aurreratu du ez duela 00:01:34.330 --> 00:01:37.080 align:center line:90% position:50% size:100% kontra egingo eta ez duela baztertzen proiektu babestea. 00:02:00.270 --> 00:02:03.760 align:center line:90% position:50% size:100% Hego Euskal Herriko Pentsioen Mugimenduak eskatutako 1.080 euroko 00:02:03.770 --> 00:02:06.590 align:center line:90% position:50% size:100% gutxieneko pentsioaren aldarrikapenetik urrun dago 00:02:06.600 --> 00:02:10.960 align:center line:90% position:50% size:100% erreforma, eta nahiz eta CCOO eta UGT sindikatuek ontzat eman, 00:02:10.970 --> 00:02:13.030 align:center line:90% position:50% size:100% euskal sindikatuek bestelako iritzia dute. 00:02:13.340 --> 00:02:18.110 align:center line:90% position:50% size:100% ELAk ohartarazi duenez, erreformak Zapaterok, UGTk eta CCOOkz 2011n 00:02:18.140 --> 00:02:22.030 align:center line:90% position:50% size:100% onartutako murrizketei eusten die, eta gogoratu du pentsioa 00:02:22.040 --> 00:02:23.920 align:center line:90% position:50% size:100% kalkulatzeko 15 urteko epea ez 00:02:23.930 --> 00:02:26.640 align:center line:90% position:50% size:100% berreskuratzeaz gain, 29ra luzatuko dela. 00:02:27.190 --> 00:02:30.660 align:center line:90% position:50% size:100% LAB ere kritiko agertu da, besteak beste, euskal erakundeek pentsioen 00:02:30.670 --> 00:02:32.740 align:center line:90% position:50% size:100% gaiarekiko erakusten duten utzikeriagatik. 00:02:32.900 --> 00:02:36.110 align:center line:90% position:50% size:100% Sindikatuaren ustez, Jaurlaritzak eta Nafarroako gobernuak pentsioen 00:02:36.120 --> 00:02:39.840 align:center line:90% position:50% size:100% gaineko eskumen esklusiboa eskatu beharko lukete, eta transferentzia 00:02:39.850 --> 00:02:43.270 align:center line:90% position:50% size:100% hori egiten ez den bitartean, euskal pentsiodunen gutxieneko pentsioa 00:02:43.280 --> 00:02:45.490 align:center line:90% position:50% size:100% 1.080 eurora arte osatu beharko lukete. 00:02:46.040 --> 00:02:47.930 align:center line:90% position:50% size:100% Erreformak erreforma, Hego Euskal Herriko 00:02:47.940 --> 00:02:50.330 align:center line:90% position:50% size:100% pentsiodunen aldarriek ez dute erantzunik jaso. 00:02:50.720 --> 00:02:54.200 align:center line:90% position:50% size:100% Astebeteko itxialdia eta baraua egiten ari da mugimendua, eta 00:02:54.210 --> 00:02:57.260 align:center line:90% position:50% size:100% larunbatean, gainera, hainbat eragile sozial eta sindikalen 00:02:57.270 --> 00:03:01.460 align:center line:90% position:50% size:100% babesarekin manifestazioa egingo dute Bilbon, 1.080 euroko gutxieneko 00:03:01.470 --> 00:03:04.080 align:center line:90% position:50% size:100% pentsioa berehala ezartzea exijitzeko.